Albisteak

 

San Jose Jaieguna dala eta, Bakiok ateak zabalduko deutsez herritar, bisitari eta turistei, txakolinaren inguruko jai honetako ekitaldi gastronomiko eta kulturaletan parte hartu daien.

Martxoaren 12an eta 13an (larunbata eta igandea)

Alaitasuna Pelota Taldeak antolatutako palako 24 orduak.

Martxoaren 18an (ostirala)

19:00etatik aurrera: PINTXO POTEA herriko tabernetan.

20:30: BERTSO-SAIO IBILTARIA kalerik kale. Hasiera Iru-Biden.

21:00: LI. San Joseetako IDI PROBAK Zubiaurrealdeko probalekuan.

Martxoaren 19an (larunbata)

10:00etatik aurrera: NEKAZARITZA AZOKA Zubiaurrealdeko frontoian.

12:30: TXAKOLIN UZTA BERRIA AURKEZTEKO EKITALDIA.

19:00: Musika eta dantzak XAIBORekin Bakeako karpan.

21:00: LI. San Joseetako IDI PROBAK Zubiaurrealdeko probalekuan.

Martxoaren 20an (igandea)

11:00: Herriko TXAKOLINDEGIETARA BISITA udaletxetik abiatuta.

Egunean zehar Bakio Hedatzen Elkarteak Bakioko Txakolinarekin hartzeko pintxo tematikoa izango du salgai elkarteko tabernetan.

Martxoaren 21ean (astelehena)

21:00: LI. San Joseetako IDI PROBAK Zubiaurraldeko probalekuan.

Trafikoa

Martiaren 19ean, eguenean, Basigoko Bide Nagusia itxi egingo da, Zubiaurrealdeko zubitik eleizako igoerako bideragino, 8:00etatik 16:00etara. Halanda ze, Bakiok Mungira bidean daukazan urteera eta sarrera Zubiaurrealdetik egingo dira.

Bizkaibuseko autobusen azken geltokia Artzaldeko pabilioietan egongo da; autobusak hara ailegauko dira eta handik be urtengo dabe.

Leku horretatik mikrobus batek egingo dau ganerako geldialdietako zirkuitua.

EGIA ondoko geltokia ez da erabiliko; horren ordez, futbol zelaiaren ondokoa erabiliko da.