Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Zortzi urte igaro ostean, Bakioko Udalak mapa turistiko berria prestatu eta diseinatu du. Gobernu taldearen iritziz, tresna hau ezinbestekoa da Bakio turistei ezagutarazteko eta herriak eskaintzen dituen zerbitzuei ikusgaitasuna emateko.

Mapa honetan jatetxe eta ostatuei buruzko informazioa jasotzeaz gain, turismo aktiboan diharduten denden eta enpresen zerrenda ere ageri da. Saltokiak zehazteko helburua izan da mapa Bakion gero eta ugariagoak diren turismo molde berrietara egokitzea (karabanak, furgonetak…).

Guztira 10.000 alde argitaratu dira, 3.500 ingelesez eta frantsesez eta 6.500 ale euskaraz eta gaztelaniaz. Maparen kostua 2.527,22 eurokoa izan da.