Albisteak

 

Bakioko Udalak eraikin publikoak garbitzeko zerbitzua esleitu du prozedura negoziatu bidez. Hiru enpresa gonbidatu ditu prozesuan parte hartzeko: Garbialdi, Garbibakio eta Ali Garbiketak, hain zuzen ere. Azken enpresa horrek uko egin zion hautaketa prozeduran parte hartzeari. Beraz, amaieran bi enpresak baizik ez dute esku hartu.

Kontratua lehenengo aldiz adjudikatu da atalka: 1. eta 2. atala. Lehenengoari eskola eta haur-eskola dagozkio eta bigarrenari gainerako udal eraikinak (Kultur Etxea, Osasun Zentroa, Udaletxea, Gure Etxea, Ibarreta eta hondartzako bainugelak).

Atalek ahalbidetu dute enpresak aurrera eraman beharreko lanak aiseago bereiztea, betiere gune bakoitzak dituen premiak aintzat hartuz. Kontratua loteen bitartez esleitzeak enpresa txikiak eta batez ere, Bakioko enpresak zerbitzu publiko honetara sartzea ahalbidetu du. Lehenengo aldiz eskaintza ekonomikoari garrantzia eman bazaio ere enpresek eskainitako zerbitzuari eman zaiolako garrantzia.

Esleipenaren beste berrikuntzetariko bat izan da kontratazio mahaia eratu izana. Prozedura negoziatua alkatearen eskumena izanagatik ere, udalburuak kontratazio mahaia eratzeko erabakia hartu du legegintzaldiaren hasieran hartutako konpromisoak betetze aldera. Mahaian Bakio Bairen eta EAJren zinegotziak ere izan dira. Gainera, kontratazio mahaian eskolako eta haur eskolako pertsonalak ere lagundu du. Bi zerbitzuok gonbidatuak izan dira mahaian parte hartzera eta aurretiaz prozesua gidatu duten agiri teknikoak prestatzeko lanean jardutera.

Mahai plurala osatzeko helburua honakoa izan da: batetik, herriko eragileen partaidetza erraztea egunerako erabakietan, eta, bestetik, gune horietako aurreko zerbitzuen gabeziak eta beharrizanak identifikatzea.