Albisteak

 

Hondakinak kudeatzeko zeregina hobetu guran, Bakioko Udalak hondakin organikoak eta kartoia biltzeko edukiontziak erosi ditu. Orotara 15 kontainer berri erosi ditu.

Une honetan, udalaren lehentasuna izango da gutxienez orain dela 3 urtetik hona estalkirik gabe egon diren edukiontziak aldatzea. Gauzak horrela, estetika eta herritarrentzako zerbitzua hobetuko dira. Aldaketa irailaren amaierarako sartuko da indarrean.

Gastua honakoa izan da: 12.255,00€+ BEZ. Guztira 14.828,55 euro.