Albisteak

 

Bakioko Udalak herritarren partaidetza eskatu nahi du Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari ekarpenak egiteko; izan ere, berriki parte hartzeko zabaldutako prozesuan argi ikusi da jendeak bere kezkak azaltzeko premia, orain arte sortutako interesa handia izan delako.

Horretarako, www.bakio.org webgunean galera sorta bat jarri da.

Galdera sorta: egin zeure ekarpenak, zein Bakio nahi dugu? (PDF 281KB)

Bestalde, udal honek jakin nahi du zein den herritarrek 2016eko "San Joan Dolozak" jaietako ekintzen garapen eta programari buruz izan duten iritzia.

Ekimen hau partaidetza prozesuaren barnean kokatu beharra dago, eta inkesta azaroaren 30era arte erantzun ahal izango da Udalaren webgunearen bitartez (atala Jaien balorazioa - Proposamenak). Udaletxeko harreran, Turismo Bulegoan eta Kultur Etxean ere proposamenak, kexak eta eskaerak jasoko ditugu paperezko inkesta horren bitartez.

Guztion iritziak eta iradokizunak garrantzitsuak dira antolatzaileentzat, ahalbidetzen baitigute ezagutzea zeintzuk diren ematen den zerbitzuari buruzko asebetetze maila, premiak eta itxaropenak.

Mila esker zuen laguntzagatik.

Jaien balorazioa - Proposamenak