Albisteak

Irudi honek dokumentu bat irekiko du leiho berri batean 

Asteon lantaldeen ondorioak argitara emango dira (Lurraldea eta Iraunkortasuna, Turismoa, Eguneroko Bizitza eta Ongizatea) bai eta talde teknikoak egindako laburpen-diagnostikoa ere.

Dokumentazio horrek ahalbidetzen du partaide bakoitzaren iritzia egokiago eratzea Konferentzia Estrategikoari begira. Ekitaldi hori, azken batean, Bakiori eta haren etorkizunari buruzko gogoeta estrategikoaren unerik garrantzitsuena da. Horretan jardun dugu zenbait astetan eta horrek Bakioko Posizionamendu Estrategikoaren oinarriak zehazteko bide eman digu.

Prozesuari amaiera ematen dion ekitaldia egin aurretik, interesatutako bakiotarrek dokumentuak aztertzeko behar besteko denbora-tartea izan dezaten, ekitaldia astebete atzeratzeko erabakia hartu da. Beraz, Konferentzia Estrategikoa azaroaren 19an, zapatuan, izango da kiroldegian goizeko 10:00etatik aurrera.

Aldez aurretik mila-mila esker, eta hilaren 19an elkar ikusiko dugulakoan, agur!