Albisteak

 

Honi erantsita agertzen dira arlokako hiru taldeekin egindako lan saioen deskripzioa jasotzen duten agiriak ("Lurraldea eta Iraunkortasuna (PDF 4,74MB)", "Turismoa (PDF 10,13MB)" eta "Eguneroko Bizimodu eta Ongizatea (PDF 9,56MB)") bai eta talde bakoitzean adostutako ondorioak ere.

Ondorioak partaidetza prozesu honi amaiera emateko bileran aurkeztuko dira; batzar hori azaroaren 19an izango da kiroldegian, goizeko 10etatik aurrera. Hala eta guztiz ere, gure ustetan, garrantzitsua da bakiotar guztiek dokumentu guztien berri izatea aldez aurretik, gaian sakondu ahal izateko.

Datorren astearen hasieran, gainerako agiri guztiak jarriko ditugu ikusgai, helburu berari begira.

Interesgarriak irudituko zaizkizuelakoan, agur!

Oharra: Azaroaren 19an Haurtzaindegi Zerbitzua eskainiko da kiroldegian.