Albisteak

 

Mitxel Verdes Cearrak, eraikinak mantentzeko eta kudeatzeko lanean diharduen AKUDE enpresako tenkikariak, eta Lander Parrak, EITn esperientzia duen arkitektoak, hitzaldi didaktiko bat eskainiko dute Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren (EIT) edukiari eta ezaugarriei buruz. Hitzaldi hori, oro har, Bakioko bizilagun guztiei zuzentzen zaie.

Hitzaldia GURE ETXEko lokaletan izango da urtarrilaren 24an, martitzena, arratsaldeko 7etan. Ordubete iraungo du gutxi gorabehera, eta aurreikusita dago jarraian galderen txanda bat zabaltzea, bertaratzen direnei zalantzak argitze aldera.

Ekimen hau pentsaturik dago herritarrei Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren nondik norakoen berri emateko. Hala, ohartaraziko zaie zein garrantzitsua den azterlan mota hauek arkitekto teknikoen gisako profesionalek egitea, haiek prestaturik baitaude halako ikuskapenak egiteko.

 Hitzaldiaren edukia (PDF 355KB)