Albisteak

 

Jakinarazpen honen bidez, Bakioko Udalak jakinarazi nahi du Bakioko hondakin uren araztegiko ezpondak egonkortzeko lanak egiten ari direla, Mendialdeko Bidean.

Obrak Bizkaia Bilbao Ur Partzuergoak egiten dihardu. Horretarako, Taludes Bakio (Lurpelan-Tecnicasa) aldi baterako enpresa elkartea kontratatu du lehiaketa publiko bidez.

Ezpondak egonkortzeko obrez gain, hobekuntza lanak ere egingo dira inguruan.

Bakioko Udalak dagoeneko izendatu ditu Partzuergoko teknikariekin koordinatu beharreko udal teknikariak eta Aitzaganeko komunitateko auzokideekin harremanetan daude, obren eta lanen berri zuzena emateko.

Lanek 7 hilabete inguru iraungo dute.