Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Basoen Nazioarteko Egunak aukera aparta eskatzen digu basoek eta zuhaiztiek osatzen duten ekosistema mota guztien garrantziaren gaineko kontzientzia hartzeko eta basoek guztiok zaintzen eta babesten gaituzten askotariko moduen berri izateko.

Hortaz, basoen garrantzia nabarmendu nahian, Kultur Etxeak berbaldi bat antolatu du Txomin Díaz Letamendi baso ingeniariaren eskutik, martxoaren 21ean, martitzena, 19:30ean.

Era berean, egun honen ospakizunari lotuta, udaletxeko plazatik irtenda txango bat egingo da Bakioko basoetan zehar, datorren domekan, hilaren 26ean, 10:30etik aurrera.