Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Bakioko Udalak hirigintza plangintza orokorraren aurrerapen agiria jarri du jendaurrean bi hilabetean. Behin beharrezko iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, jendaurreko epe hori apirilaren 21ean hasi eta ekainaren 20an amaituko da.

Posizionamendu estrategikoren oinarriak eta aurrerapen agiria prestatzeko prozedura parte-hartzailean hartutako konpromisoei jarraituz, Udalak partaidetzaren bigarren fasea abiarazi nahi du agiri horren jendaurreko epean.

Informazio gehiago diptiko honetan (PDF 1,44MB) eta honako esteka honetan.