Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Bizkaiko Foru Aldundiak karpa bat jarriko du lurraldeko hainbat udalerritan, birziklapena sustatu nahian. Hala, “Gero arte. Birziklatu eta itzularazi” izeneko kanpaina honek Bakio ere bisitatuko du. Karpan hainbat tailer eta jarduera egingo dira, herritarrak sortzen ari garen hondakin kopurua murrizteko, birziklapena handitzeko eta ekoizten duguna berrerabiltzeko premiaren inguruko kontzientzia zabaldu nahian.

Karpa Bakion izango da uztailaren 10, 20 eta 24an eta abuztuaren 7, 15, 20 eta 22an; hari Bizkaiko produktuak banatuko dituen foodtruck batek lagunduko dio. Karpako jardueretan parte hartzen dutenei zenbait objektu banatuko zaizkie (urontziak…), bai eta txartel batzuk ere. Txartel horiek doan trukatu ahalko dira pintxo batez foodtruck-ean. Dena dela, foodtruck-ak ez du produkturik salduko.

“Gero arte. Birziklatu eta itzularazi” kanpainaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak birziklapen tasa handitu nahi du gaur egungo %43,78tik %65era, Europar Batasunak 2030. urteari begira zehaztutako helburuak betetze aldera.