Albisteak

 

Abuztuaren erdialdean, Bakioko Udalak Bizilan enpresa kontratatu zuen, inkesta bat modu aleatorioan egiteko Bakion urte osoan bizi diren pertsonen artean nahiz udan bisitatzen gaituztenen artean, betiere herritarren premien berri izateko eta iritzi horiek 2018ko aurrekontuetan islatuz joateko. Behin hasierako azterketa telefono bidez nahiz herriko zenbait tokitan eginda, eta galdera sorta horren emaitzen zain, Bakiori buruzko iritzia emateko aukera eskaini nahi diegu horretan interesa duten gainerako herritarrei.
 
Horretarako, inkesta herritarren esku jarriko da bai udal instalazioetan (udaletxea, kultur etxea, osasun zentroa, turismo bulegoa eta udal kiroldegia) bai udalaren webgunean “Eman iritzia Bakiori buruz” atalean.

Urriaren 18an Udalak betetako inkesta guztiak jasoko ditu, 2018ko aurrekontuak atontzen hasteko.

Hala, urriaren erdialdean jendaurreko lehen bilera izango da herriaren testuinguru ekonomikoa azaltzeko hurrengo urteko aurrekontuei begira, eta aurrekontu horiek prestatzeko prozesuari buruzko informazioa emango da.