Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Datorren urriaren 27an, barikua, 19:00etan mintegi interesgarria izango da Txakolingunean bizitzarako funtsezko elementu bati buruz, alegia, urari eta horrek sorrarazten duen biodibertsitateari buruz.

"Ura eta bioaniztasuna, bizitzaren oinarria" izenburua duen mintegi honetan zenbait erakundek eta elkartek hartuko dute parte. Haria elkarteak iturrien gaia jorratuko du, URA agentziak ibaiak, errekak eta errekastoak izango ditu hizpide eta, azkenik, Butroi Bizirik elkarteak itsasertzeko paisaiaren problematikari oratuko dio eta inguruko beste udalerri batzuetan abian jarritako "Tximeleten oasia" proiektuaren berri emango du.

Aukera paregabea urarekin zerikusia duen jakintza arlo honen berri izateko bertatik bertara, ura Bakio oso-osorik blaitzen duen bizitzaren funtsezko elementua baita.