Albisteak

 
Datorren urriaren 31n (martitzena) irisgarritasunari buruzko bilera izango da 18:00etan Gure Etxean. Izan ere, Bakion irisgarritasuna aztertzeko plana garatzen ari diren teknikariek zuzen-zuzenean ezagutu nahi dute zein den herritarren ahots eta iritzia, egindako planak jendearen premiak estal ditzan.

Horretarako, bileran hitz egingo da gure inguruan leku batera iristeko, objekturen bat erabiltzeko edo zerbitzuren bat eskuratzeko aurkitzen ditugun oztopoei buruz, betiere norberaren gaitasun tekniko edo fisikoak bazter utziz. Aldi berean, arazo horiei irtenbidea emateko aukeren gainean ere egingo dugu berba.

Hortaz, mezu honen bidez, bileran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.