Albisteak

 

Jakinarazten dizuegu 2017ko azaroaren 20an, datorren astelehenean,  itxi egingo dela Gaztelugatxera Ermutik doan sarbidea (ibilgailu zein oinezkoentzat), obra hau dela eta: “Ermutik Gaztelugatxerako sarbideko zoladura konpontzeko obrak”. Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak sustatutako ekintza da.

Bide hau hilabete inguru itxiko da, eguraldi ona izanez gero.