Albisteak

 

Laster Bakioko hainbat gunetan zuhaitzak landatzeko asmoa dugu AUZOLANean.

Ekimen hau herritar batzuen eskutik sortu da eta haren helburu nagusia da denon artean aurtengo neguan 100 zuhaitz inguru landatzea herrian zehar, herria elkarrekin edertzeko asmoz, eta ingurumenean izango duen eragin ona biderkatuz.

Egitasmoa aurrera eramateko, Bakioko Udalak ekimena sustatzeaz gain, baliabideak jartzen ere laguntzen du, baina herritarrek eta Haria elkarteak antolatua da eta La Caixaren Gizarte Ekintzak diruz lagundua.

Hori guztia zelan bideratuko den azaltzeko aurkezpena egingo da datorren barikuan, urtarrilak 26, 19:30ean, Kultur Etxean.

Ezinbestekoa da denon parte-hartzea. Anima zaitez eta anima ezazu zeure ondokoa!!!

Zatoz Zuhaitzak landatzeko auzolan-egitasmoaren aurkezpenera:

Urtarrilaren 26an
Arratsaldeko 7:30ean
Kultur Etxean

Arbola-landaketan parte hartu nahi baduzu, deitu hona: 9461933 69 edo aurrez aurre Kultur Etxean, Udaletxean edo aurkezpen-egunean.

Txostena (PDF 1,33MB)