Albisteak

 

Auzokideek urteetan eskatu dute Bakioko Udalaren jabetzako Aitzgane ondoko hegia egonkortzeko; azkenik, hegia egonkortzeko lanak egin dira, arriskuak saiheste aldera.

2016an Aitzaganeko etxeen atzeko hegia berriro ere jausi zen eurite baten ondorioz eta inguruaren segurtasuna jarri zuen arriskuan. Eroritako harriak berriro ere iritsi ziren etxearen fatxadaraino. Egoera hori ikusita, Bakioko Udalak txosten oso bat prestatu zuen. Udalak obra finantzatzeko behar adina baliabide ez zuenez gero, proiektua Aldundian aurkeztu zuen, foru erakundeak finantzatzen lagun ziezagun aurreikusi gabeko jarduketa gisa.

Obren burutzapena lehiaketa publiko bidez esleitu zen (informazio osoa azter dezakezue www.bakio.eus udalaren webgunean, kontratugilearen profilean).

Lanak Construcciones y Reparaciones SA enpresak ( Tecyrsa) egin ditu eta guztira 96.754,61 euroko aurrekontua izan dute, gehi BEZ.

Hurrengo hilabeteetan enpresak berdeguneak birlandatuko ditu.