Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Aurreko domekan lehenengo faseko zuhaitzen landaketa burutu ondoren, zapatu honetan, martiaren 3an, izango da herrian zehar auzolanean zuhaitzak landatzeko bigarren eguna. Bigarren fase honetan 45 zuhaitz inguru landatuko dira inguru hauetan: Goienkale kalean eta Nazape plaza inguruan.

Egin beharreko lana antolatzeko, goizeko 09:00etan geratu gara probalekuan, taldeka banatu eta herrian zehar egun horretarako dauden zuhaitzak landatzeari ekingo diogu.

Udalak tresnak ekarriko ditu, baina asko izango garenez, gomendatzen da bakoitzak daukana edo norbaitek uzten diona ekartzea (aitzurra, pala karratua zein normala, porra, mailua, erratza handia, orgatila), bai eta arropa egokia ere. Tresnak ekarriz gero, izena jarri, ez galtzeko.

Auzolana amaitzen dugunean, berriz ere probalekuan elkartuko gara tresnak itzuli eta hamaiketakoa egiteko.