Albisteak

 

2016an probalekuko leiho guztiak aldatu ondoren, 2017an Udalak aldagelak eta bainugelak berritzeko lanak esleitu zituen, komunen eta aldagelen egoera kaxkarraren ondorioz sortutako kexa ugariei erantzun eman nahian. Argazkietan ikusten dugun bezala, instalazioen aldaketa agerikoa da.

Gainera, bi bainugela atera dira futbol zelaiaren eremura, eskailerak igotzeko eta jaisteko zailtasunak dituzten pertsonen sarbideragarritasuna bermatzeko.

Udalak lanak esleitu zizkion OHNER Innovación S.L. enpresari 55.100,00 eurotan (gehi BEZ). Lan hauek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso dute, zehatzago Zerbitzuen, Udal Harremanen eta Larrialdien Zuzendaritza Nagusiarenak. Udalak, guztira, 26.821,92 euroko diru-laguntza jaso du, proiektu osoaren %40.