Albisteak

Este documento se abrirá en una ventana nueva 

Bakioko Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, Gerra Zibileko eta lehen fran-kismoaren garaiko biktimen memoria historikoa ikertzeko proiektua (1936-1945) jarri du abian.

Lan honen helburua egia, justizia eta erreparazioa eskaintzea da biktima guztiei, egin-eginean ere garai hartan giza eskubide urraketak jasan zituzten emakume eta gizon guztiei.

Lan hau egiteko ezinbestekoa da gertaera haien inguruko informazio biltzea. Horretarako MEMORIAREN BULEGOA irekiko da udaletxeko lehenengo solairuan. Martxoan zehar, eguaztenero goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara. Bertara joaterik ezin izango bazenu, harremanetan jartzeko deitu 943 46 61 42 telefono zenbakira edo idatzi mezu bat zgoitia@aranzadi.eus helbide elektronikora.

Herritarron laguntzarik gabe ataka hori gainditzea zaila izango dela jakinik, animatu nahi zaitugu bulegora gerturatu eta zure ezagutza gurekin partekatzera. Hala nola, galdera edo informazioren bat kontrastatu nahi baduzu bulego honetan bertan emango dizkizute ar¬gibideak.