Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Bakioko Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, Gerra Zibileko eta lehen fran-kismoaren garaiko biktimen memoria historikoa ikertzeko proiektua (1936-1945) jarri du abian.

Egitasmoa barikuan, martxoak 16, aurkeztuko da eta, horretarako, Aranzadi Elkarteak hitzaldi jakingarria antolatu du Txakolingunean, 19:30ean; hizlariak Juantxo Agirre, Zuriñe Goitia eta Anartz Ormatza izango dira.

Bakiotarrek Gernikako Arbolaren kimua landatuko dute

Bestalde, zapatuan, martxoak 17, ekitaldi sinbolikoagoa egingo da eta, hala, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko da oroimenaren monolitoaren ondoan, 12:30ean, udaletxeko aparkalekuaren ondoko berdegunean.

Ekitaldian Batzar Nagusietako Lehendakariak, Ana Otaduik, eta udal korporazioko kideek hartuko dute parte. Halaber, ekitaldira hurreratzen diren pertsona guztiak kimua landatzen laguntzeko aukera izango dute, “Gernikako Arbola"ren doinuak entzuten diren bitartean.

Ohorezko aurreskua dantzatu eta ekitaldiko argazkiak eginda, bertaratutako pertsonek lunch bat dastatu ahalko dute Kultur Etxean, eguerdiko ordu batean.