Albisteak

 

Bakioko Udalak beharrezko oinarriak onartu ditu Igeltsero Ofizialen lan legepeko pertsonala kontratatzeko lan poltsa bat sortzeko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak

•16 urte izatea
•Eskola ziurtagiria izatea edo baliokidea.
•B gidabaimena.

Hautaketa prozedura

Hautagaiak aukeratzeko prozedura lehiaketa-oposizio bidezkoa izango da.

Oposizio fasean ariketa bat egingo da (nahitaezkoa izango da, baina ez baztertzailea).

Programaren gaiei buruzko galdera sorta bati idatziz erantzun beharko zaio; guztira 20 galdera izango dira. Galdera bakoitzari 3 puntu emango zaizkio.

Galderak honako gai hauei buruzkoak izango dira :

1. gaia: igeltserotzaren lanabesak. Erabilera.

2. gaia: zangen, arketen eta putzuen zuinketa. Erregistro putzuen eraikuntza. Putzu septikoak eta iragazpen putzuak.

3. gaia: adreiluz egindako obrak.

4. gaia. adreiluzko hormak.

5. gaia: harlanduzko hormak .

6. gaia: estalpeak, zuinketa, trazaketa eta eraikuntza. Estalpen motak. Isurialdeak. Portzentajeak.

7. gaia: iragazgaizteak.

8. gaia: morteroz eta pastaz egindako estaldura jarraituak .

9. gaia: zolatuak.

10. gaia: alikatatuak.

Merituak

a) Hautagaiak igeltsero ofizial gisa egindako lanetan duen antzinatasuna, Bakioko Udalean, beste herri administrazio batean, enpresa pribatuan edo autonomo gisa: puntu 1 hilabeteko; gehienez 15 puntu. Ez da hilabete frakziorik onartuko. Lan bizitzaren egiaztagiri gaurkotu bidez justifikatuko da (Gizarte Segurantzak eman beharrekoa). Era berean, egiaztagirian azaltzen diren enpresetan ofizial gisa betetako zereginei buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da eta bakar-bakarrik baloratuko dira 8 eta 9. kotizazio taldeetan betetako zereginak eta oinarri hauetan agertzen direnekin bat datozen gainerakoak.

b) C1 gidabaimenaren jabe izatea: 2 puntu.

c) Lan arriskuak prebenitzeko oinarrizko titulua izatea: 5 puntu.

d) I. LHren honako tituluetariko bat izatea: eraikuntza teknikaria (LOE) edo igeltserotza teknikaria (LOGSE): 3 puntu. Titulu bat baizik ez da puntuatuko.

Eskaerak aurkezteko tokia eta epea

Eskaera udaletxean aurkeztuko dira eta harekin batera NANren kopia eta merituak egiaztatzen dituzten agiriak. Horretarako epea 2018ko apirilaren 19tik zenbatzen hasita maiatzaren 3ra arte izango da. Eskaerak aurkezteko ordutegia 09:00etatik 14:00etara bitartekoa izango da.

Informazino guztia www.bakio.eus web guneko Udala / Enplegua sailean dago.

Oinarriak (PDF 4,21KB)

Eskabide eredua (DOC 185KB)

Alkatetza Dekretua (PDF 1,39MB)

Onartutako pertsonen zerrenda eta azterketa data (PDF 128KB)

Oinarrien argibideak (PDF 2,71MB)

Merituen balorazioa (PDF 592KB)

Azterketaren emaitzak (PDF 424KB)

Behin betiko emaitzak (PDF 475KB)

Igeltseroaren Lan Poltsaren onespena (PDF 852KB)