Albisteak

 

Bakioko Udalak 2018ko bagilaren 16tik irailaren 9ra arte TAO zerbitzua ezarriko dau, ibilgailuen aparkalekua eratu eta antolatzeko asmoz; izan be, uda sasoian bisitari asko hurreratzen dira gure udalerrira.

Tarifak

Ondoko tarifa honeek aplikatuko dira:

  • 30’ra arte (Ordu erdi): 0,30 euro
  • 60’ra arte (Ordubete): 0,70 euro
  • 90’ra arte (Ordu eta erdi): 1,40 euro
  • 120’ra arte (Ordu bi): 2,00 euro
  • 150’ra arte (Ordu bi eta erdi): 2,80 euro
  • 180’ra arte (Hiru ordu): 3,60 euro
  • 210’ra arte (Hiru ordu eta erdi): 4,20 euro
  • 240’ra arte (Lau ordu): 4,60 euro

Egun osoa:
Astelehenetik barikura: 5,00 euro.
Zapatu, domeka eta jaiegunetan: 6,00 euro.

Salaketea kentzea: 10,00 euro (Salaketea ipinten danetik hurrengo eguneko 20:00etara arte).

Ordutegia

TAO zerbitzua arautuko dauan ordutegia ondokoa izango da:

Bagilean (16-17, 23-24 eta 30) eta irailean (1-2 eta 8-9):
Asteburuetan, 10:00etatik 20:00etara.

Garagarrilean eta abuztuan:
Astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 20:00etara.
Zapatu, domeka eta jaiegunetan, 10:00etatik 20:00etara.

Egoiliarraren txartela eskuratzeko

Egoiliarraren txartela eskuratzeko egiaztatu behar izango da zirkulazino zerga ordainduta dagoala txartela emoten dan egunean edo egiaztatu behar izango da ibilgailua Bakiora eskualdatu dala zerga hori ordaintzeko helburuz.

Hileko eta aldi baterako tarifak

Udalak gogorarazo gura dau hileko eta aldi baterako tarifak iazko berberak izango dirala; izan be, iaz erdira murriztu ziran:

  • Zirkulazino zergea Bakion ordaintzen daben egoiliarrak: 7,5 euro (4 hilabete).
  • Egoiliarrak baina zirkulazino zerga barik: 20 euro (4 hilabete).
  • Egoiliarrak, errenta modalitatean, baina zirkulazino zerga barik: 12,5 euro (hilabete 1).
  • Ohiko beharragaitik aparkaleku plazea behar daben personak: 20 euro (4 hilabete).
  • Bisitariak eta turistak: TAOk egun bakotxerako ezarritako tarifak.

Aldi batez doan aparkatzeko gunea

Iazko moduan, merkataritza inguruan aldi batez doan aparkatzeko gune bat eratu da, Sabino Arana etorbideko 1.eko eraikinaren hegoaldetik San Pelaioko Bide Nagusiaren 17-19ko eraikinaren hegoalderaino.

Doan aparkatzeko gehieneko epea: 20 minutu. Tarifa: 0 €, TAOren makinak emon beharrezko ticketa iminiz.

Epe hori amaituta, gitxienez ordu 2 igaro beharko dira, eremu horretan barriro be doan aparkatu ahal izateko.

Kasu guzti-guztietan beharrezko ticketa imini beharko da.

Non jaso behar dira txartelak

Txartelak egiteko lekua, igaz lez, KZ Gunea izango da; bulego hau udaletxearen ondoko eraikinean dago eta txartelak egiteko epea bagilaren 1ean hasiko da (barikua).

Jendaurreko ordutegia ondokoa izango da:

Astelehenetik zapatura: 10:00etatik 14:00etara.

Ganera, bariku eta zapatuetan: 16:00etatik 19:00etara.

Abuztuaren 15etik aurrera, bulegoa ez da zabalduko zapatuetan.

Informazino telefonoa

Gura izan ezkero, honako eskuko telefonora deitu daikezue: 677 725 507.

Emon beharreko agiriak

Txartela eskuratzeko interesa daukienek ondoko agiri honeek aurkeztu behar izango dabez:

  • Erroldatutakoak: Ibilgailuaren zirkulazino baimena (txartel kopurua ez da mugatzen).
  • Erroldatuta ez dagozan egoiliarrak: Jaubetza egiaztatzen dauan eskriturea edo agiria eta ibilgailuaren zirkulazino baimena (Gehienez, txartel 2 etxebizitza bakotxeko).
  • Uda osoan alokairuan dagozan egoiliarrak: Kontratua edo jaubeak errentamenduaren ganean egindako zinpeko adierazpena eta ibilgailuaren zirkulazino baimena (Gehienez, txartel 2 etxebizitza bakotxeko).
  • Hilabetean alokairuan dagozan egoiliarrak: Kontratua edo jaubeak errentamenduaren ganean egindako zinpeko adierazpena eta ibilgailuaren zirkulazino baimena (gehienez, txartel 1 etxebizitza bakotxeko).
  • Beharginak: Enpresaren egiaztagiria edo lan kontratua eta ibilgailuaren zirkulazino baimena (gehienez, txartel 1 behargin bakotxeko).