Albisteak

 
Azken asteotan Zubiaurrealdeko zubitik kiroldegira doan eremua hobetzeko eta seinaleztatzeko lanak egin dira, oinezkoen igarobidea eta segurtasuna hobetze aldera; izan ere, inguruko auzokideek nahiz kirol instalazioetako erabiltzaileek (probaleku, futbol zelai eta kiroldegikoak) behin baino gehiagotan adierazi digute ez direla seguru sentitzen inguru horretatik zehar igarotzean, ikusgaitasuna txikia delako, ibilgailuak behar baino arinago igarotzen direlako eta oinezkoentzat erreserbatutako tokia urria delako. Jakin dakigu inguruak hobekuntza integrala behar duena, baina haren kostu handia kontuan hartuz, momentuz ibiltarien segurtasuna areagotzeko hobekuntza lan zehatzak baizik ez dira egingo. Hortaz, honako hobekuntzak egingo dira:
  • Zubiaurrealdeko zubitik probalekuraino oinezkoentzat erreserbatutako eremuaren seinaleztapen horizontala (oinezkoentzako lerro horiak margotuko dira lurrean eta harrizko bide tartea jarriko da futbol zelaiaren ondoko berdegunean).
  • Ibilgailuen gehienezko abiadura muga margotuko da, 20koa.
  • Oinezkoentzako pasabideak margotuko dira (zubi inguruan eta probalekuan)
  • Aparkatzea debekatzen duten seinaleak instalatuko dira probalekuan.
Lan hauen kostua, guztira, 3.000 euro ingurukoa izan da.