Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Bakio Udala, orain dela urtebete eta erdi inguru, hasi zen 13-18 urte bitarteko gazteekin batzartzen euren beharrizanak aztertzeko asmoz horretan aditua den enpresa baten laguntzaz. Gogoeta horren ondorioz, gazteek espazio gestionatu bat sortzea planteatu zuten, euren behar eta nahien araberako ekintzak egin ahal izateko bertan.

Horrela bada, Ibarretako gazteleku honetan parte hartze aktiboari lotutako formazioa eta ekintzak egingo dira ostera ere, eta, bestetik, gazteek bertan egoteko aukera izango dute; hau da, batzuetan jarduera itxiak egingo dira (tailerrak, zinema…), eta besteetan bertan lasai egoteko aukera izango dute.

Gaztelekua urritik aurrera egongo da zabalik berriz ere zapatu, domeka eta eta jaiegun arratsaldeetan, eta bertan monitore baten laguntza izango dute gaztelekuaren proiektua martxan jartzeko eta dinamizatzeko eta herriaren parte izan dadin.

Beraz, 13-18 urte bitarteko gazte guztiak animatu nahi ditugu urriaren 20an, zapatuz, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Ibarretara hurrera daitezen.