Albisteak

 

Lehendabiziko aldiz, Bakioko Udalak ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ) ordaintzeko laguntzak emango dizkie errenta txikiko pertsona eta familiei.

OHZ udalek ezinbestean exijitu beharreko tributu sistemaren barneko zerga da, ondasun higiezinen gaineko titularitatearen balioa zamatzen duena. “Laguntza hauen helburua da gizarte premia handiko ondasun baten zama fiskala, hau da, etxebizitzaren zama fiskala, arintzea gure herriko familiarik ahulenei, errenta txikiko familiei, hain zuzen" adierazi du Amets Jauregizar Bakioko alkatesak. Laguntza horiek eskatu ahalko dituzte Bakion erroldatutako pertsona guztiek.

Dena dela, eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Laguntza eskatua izan den tributuaren titularra BAKIOn erroldaturik egotea.
  2. Familiarteko errentaren estandarizazio sistemari buruzko Eusko Jaurlaritzaren 31/2015 Dekretuaren arabera kalkulatutako bizilekuaren sarrera guztiek ez gainditzea indarrean dagoen urteko Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata (LGS) 14 hilekorako bider 1,5.
  3. LGSren halako 3,5etik gorako balioa izango duen ondasunik, finantza aktiborik edo jabetzarik ez izatea, betiere ohiko bizilekua bazter utzita.
  4. Gorago aipatu diren eta urtean diru-laguntza eskatu duenari sortu zaizkion tributuen ordainagiriak bizilekua osatzen duten kideetariko baten izenean egotea.
  5. Bizilekuko kide bakar batek ere eskubiderik ez izatea ohikoa ez denaz bestaldeko etxebizitzaren batean.
  6. Lehenago ere diru-laguntzaren xede diren ordainagiriaren kuotak ordaindu izana.
  7. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legeak ezarritakoaren arabera, laguntza hauen onuradunek beterik izan beharko dituzte BAKIOKO UDALAren toki ogasunarekiko betebeharrak, betiere laguntzak emateko ebazpena eman aurretik. Ondorio horietarako, hori betetzen dela ulertuko da borondatezko epean mugaeguneratu den eta ordaindu ez den zorrik ez badago edo zor hori atzeratzeko edo zatitzeko ordainketa plan bati loturik badago udalaren diru bilketan, horretan ez-betetzerik egon gabe.

Behar bezala betetako eskaerak udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 30/2015 Legearen 16.4. artikuluak ezarritako moduetariko batean.

Indarreko udal aurrekontuan, gizarte atalean, laguntza hauek emateko behar adina kreditu dago; laguntza, gehienez, etxebizitza zamatzen duen zergaren %50ekoa izango da. Laguntzok ekitaldi honetako azaroaren 30era arte eskatu ahalko dira.

Laguntzen deialdia (PDF 76KB)