Albisteak

 

Domekan, urriak 21, amaitu zen aurrekontu parte-hartzaileen lehen fasea, hau da, herritarrek 2019ko aurrekontuari proposamenak egiteko epea. Hiru astetan zehar hainbat proposamen egin dituzte bakiotarrek, herriak dituen beharrizanei erantzun nahian.

Jasotako proposamen guztiak eguaztenean, urriak 24, aurkeztuko dira jendaurrean,  Txakolingunean, 19:00etan izango den bileran .

Gainera, aurkezpenaren ondoren, eztabaida irekia egingo da proposamenak zein irizpideren arabera lehenetsiko diren erabakitzeko.

Hortaz, proposamenak egin dituzten herritarrei dei egiten zaie aurkezpenera etorri eta ondoren emango den eztabaidan parte hartzera; izan ere, hurrengo faserako (herritarren balorazioa) gakoa izango da eguazteneko eztabaida.

Azaroan hasiko da hurrengo fasea eta bilera irekiak egitea aurreikusten da azaroaren 7, 8 eta 9an; esan legez, bilera horietan, proposamen garrantzitsuenak lehenetsiko dira prozesuan aurrera jarrai dezaten.