Albisteak

 

Urriaren 25ean, eguena, arratsaldeko 7etan, ohiko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren barri emon gura deutsegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoak izango dira:

Aztergaiak

  1. 2018ko irailaren 27an egindako ohiko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
  2. Alkatetzaren dekretuen barri emon eta 304/2018 dekretua berronetsi.
  3. 2018ko udal aurrekontuaren aldarazpenaren 13. espedientea onartu,  kreditu gehigarriaren modalidadean, hala behar balitz.
  4. Udal kiroldegiaren zerbitzuaren kudeaketa eta ustiapena dala eta,  U.T.E. BAKIO KIROLA-k  2017.11.16an eta 2018.06.18an aurkeztutako erreklamazino ekonomikoari buruzko idatzien ganeko erabagia hartu.
  5. 2017-2018 ikasturtean euskera ikasteagatik dirulaguntzak banatzea erabagi.
  6. Eskaerak eta galderak.

 Gai-zerrenda (PDF 60KB)