Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Udalaren erakusketa aretoan ikusgai dago hil honetan Iurretako Leo Simoes argazkilariaren “Euri eta eguzki egunak” lana.

Simoesen erakusketa 2005etik 2009ra bitartean Marokora egindako bidaien emaitza da. Guztira zortzi mila kilometro, motxila aldean. Marokoko etxeetan ostatu hartuta. Ibilaldi luzeak eginda herrialde honetako medinetan, Atlas Handian, Mohamed-en, Rabaten, Chez Omar-en, Lalla Takerkoust-en... Erakusketa honek egilearen esperientzia pertsonala, bidaia eta topaketa islatzen ditu.