Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Datorren astelehenean, azaroak 5, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Jagolearen Mundu Mailako Egunaren 5. Jardunaldia egingo du, Jagoten programaren barruan eta Mankomunitatea osatzen duten herrien laguntzaz (Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Mungia).

Gauzak horrela, Mugire Txokoak harrera egingo dio simposium interesgarri honi 18:30etik 20:00etara bitartean, dementziei eta jagolearen zereginari buruzko gaiak jorratzeko.

Hizlariak honakoak izango dira: José Ezkerra, Aita Menni Ospitaleko Psikologia Saileko burua, eta, Ainara Etxearte, hirugarren adinean espezializatutako osasun psikologoa.