Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

5 urte eta gero, inoiz baino garrantzitsuagoa da denon artean putz egitea euskarak hegan egin dezan.

Nafarroa hegoaldeko baratzaren uztarekin saskiak osatu eta jasotako diruaren %25 zonalde zigortu honetan euskara hauspotzeko erabiliko da berriro ere.

2013an 8.000 saski baino gehiago eskatu ziren eta azken bi urteetan 14.000 banatzera iritsi dira. Guztira 800.000€ bideratu dira Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara:
https://www.youtube.com/watch?v=tp0dBSflfCI&t=91s

Aurten ere, Euskal Herriko bazter guztietako sarekideekin batera, auzolanean Bakion saskiak jasotzeko lanean izan dira.

Azaroaren 14ra arte, zure saskia modu presentzialean Kultur Etxean eta Txobernen eskatu ahal izango duzu eta online https://www.errigora.eus/ webgunean.