Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Euskaraldia aurrera doa, Bakioko bideoa ia prest dago eta bestelako ekintzak bideratzen jarraitu behar eten barik!!!

Oraingoan datorren asteko eguenean, azaroak 8, Txakolingunean 18:00etatik aurrera izango den girotze saio baten berri eman gura dizuegu.

Ordubete inguruko saio honen izena “Biziprest” da eta bertan parte hartzen duzuenok prestakuntza txiki bat jasoko duzue Euskaraldiaren nondik norakoen inguruan eta kanpainan bete beharreko rolen inguruan.

UEMAk prestatutako tailertxo honetan hainbat kontu azalduko dira: nor izan daitekeen “ahobizi”, nor “belarriprest”, zelan egin aurre estres linguistikoari, zer den asertibitatea…

Oso saio jakingarria izango da eta bestelako hartu-eman pertsonaletarako ere baliagarria. Beraz, animatu eta hartu parte!!!!!!!!!