Albisteak

 

Argitaratu da zemendirako Bakion antolatutako ekitaldien programazio haundia.

Zehaztasun gehiago, Kultur Etxean (94 619 33 69).

Zemendiaren 3tik aurrera: 6-12 urte artekoentzako ludoteka Kultur Etxean, zapatuetan 17:00 - 20:00 (Izena eman aldez aurretik Kultur Etxean).

3: Skate park-aren inaugurazioa, 12:30ean.

4: Txangoa Bakioko Onura Publikoko Basoak bisitatzeko, Bizilore, Ehiza eta Arrantza elkartea, Guraso elkartea, Haria eta Sasiarte elkarteen laguntzaz. Irteera 09:00etan, Udaletxeko plazatik.

8: “BIZIPREST”: Euskaraldirako girotze saioa Txakolingunean, 18:00etan.

8: Irakurketa Txokoa Kultur Etxean, Marta Txorik dinamizatua Liburutegiaren laguntzaz, 19:00etan (Erderaz, liburua: “¿Por qué ser feliz cuando se puede ser normal?”).

9tik 11ra: Txangoa Madril, Toledo eta Aranjuezera, Gure Etxeak antolatuta (izena aldez aurretik eman Gure Etxean: 94 619 46 97).

10: Bakio-Gernika mendi irteera, Sasiarte Mendi Taldeak antolatuta. Irteera 07:30ean frontoitik.

17: “Círculo de mujeres” Udal Kiroldegian, 16:00 - 20:00, Hariak antolatuta.

18: Emakumeen boto eskubidearen urteurrenari buruzko “El orden divino” pelikularen emonaldia, Kultur Etxean, 18:30ean, Marta Txori elkarteak antolatuta.

22: “TrakaMatraka” instrumentu erreziklatuen tailerra, Udaletxeko plazan, 17:00etan, Musikalek antolatuta (Eguraldi txarra egin ezkero Ibarretan).

23: Emakumeen boto eskubidearen urteurrenari buruzko argazki erakusketaren aurkezpena, Txakolingunean, 19:00etan, Marta Txorik antolatuta. Hizlaria: Juana Rica Aranguren. Bukatzerakoan lunch-a egongo da.

23: Euskaraldiaren hasiera eta Akerbeltz-en kontzertua, frontoian, 21:00etan.

24: Bizkaiko X. Putxera Txapelketea Bakion.

24: Pintxo-pote, Gure Etxean, 12:00etan.

25: Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna. Egunerakin bat eginez, autobus zerbitzua jarriko da Bakiotik Bilboko topaketara (izena eman aldez aurretik Kultur Etxean. 2€).

25: Umeentzako tailerrak Txakolingunean, 11:30-13:00 (Izena eman aldez aurretik Txakolingunean).

26: Antxoak oliotan jartzeko tailerra Txakolingunean, 19:00etan, Marta Txorik antolatuta (Izena aldez aurretik eman: 696 11 09 09).

26 eta 28: Gabonetako patchwork tailerrak Kultur Etxean, 10:30etik 12:30era, Marta Txorik antolatuta. Argibide gehiago: 696 110 909.

29: Berbaldia: “Emakumeen aurkako indarkeria” (erderaz) Kultur Etxean, 19:00etan, Marta Txorik antolatuta.

29: Bakioko Abesbatzaren kontzertua Euskalduna Jauregian, 20:00etan.

Lehiaketak:

Gabonetako Postal Lehiaketa: oinarriak Kultur Etxean.

Erakusketak:

Azaroaren 1etik urtarrilaren 6ra arte: “Dronegrafias” erakusketa Txakolingunean.

Azaroaren 5etik aurrera: Bakioko margozaleen lanen erakusketa Udaletxean.

Ikastaroak:

  • BERBALAGUN: Berbalagunen taldeak doan AEKren eskutik (argibide gehiago kinttopeko@aek.eus edo 607 601 302 whatsapp-ean).
  • EUSKARA IKASTAROAK, AEKren eskutik. Argibide gehiago: Kinttopeko@aek.eus, 607 601 302.
  • KIROLDEGIA: Ur jarduerak / Lur Jarduerak: Zehaztasun gehiago Kiroldegian: 94 619 32 31.
  • GURE ETXEAK antolatuta: Yoga aulkian, Amigurumis, Oroimenaren estimulazioa eta Joskintza. Izen-emoteak Gure Etxean: 94 619 46 97.
  • MARTA TXORIK antolatuta: Saloi Dantzak eta Mantentze-Gimnasia. Izen-emoteak: 696 110 909.
  • KULTUR ETXEAN: Pintura, Eskulanak (manualidades), Musika klaseak, Patchwork eta Mindfulness.

Tailerrak:

MARTA TXORI: Emakumeentzako autodefentsa tailerra, Marta Txorik antolatuta (Argibide gehiago: 696 110 909).