Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Datorren azaroaren 7, 8 eta 9an hiru bilera ireki egingo dira aurrekontu partehartzaileetarako egindako proposamenak baloratu eta garrantzitsuenak lehenesteko.

Bilera bakoitzean gai ezberdinetako proposamenak landuko dira, eta herritarrek banan-banan baloratuko dituzte guztiak. Horrela, proposamen garrantzitsuenak zein diren ezagutuko da; alegia, hurrengo fasera pasatuko direnak.

Bileren egutegia eta bakoitzean landuko diren gaiak:


  1. Azaroak 7, asteazkena, 19:00-20:30, Txakolingunean.
    Gaiak:
    aisialdia, argiteria, auzoak, diru sarrerak, elkarbizitza, enplegua, eraikin publikoak, eskola, etxebizitza, euskara, herri mobiliarioa, osasuna eta turismoa.

  2. Azaroak 8, osteguna, 19:00-20:30, Txakolingunean.
    Gaiak:
    espazio publikoa, garbiketa, herri lanak eta kirola.

  3. Azaroak 9, ostirala, 19:00-20:30, Txakolingunean.
    Gaiak:
    hondakinak, ingurumena, kultura, mugikortasuna eta udaletxea.

Bileretan lehenetsitako proposamenak udaletxeko teknikarien esku geldituko dira azaroan zehar proposamenen bideragarritasuna neurtu dezaten. Eta gainontzekoak prozesutik kanpo geldituko dira.

Bukatzeko, abenduan azkeneko fasera iritsi direnen proposamenen artean bozketa egingo da herrian.