Albisteak

 

Hurrengo zapatuan, azaroak 10, Sasiarte mendi taldeak 25 kilometroko ibilbidea antolatu du, Bakiotik Gernikara bitartean.

Mendizaleak eta ibiltariak 7:30ean irtengo dira frontoitik. Janaria eta edana bakoitzaren kontura izango dira. Buelta autobusez egingo da; bazkideak doan joango dira eta gainerakoek 4 euro ordaindu beharko dituzte.

Txangoan parte hartzeko, izena eman beharra dago Kultur Etxean (94 619 33 69) edo sasiartemt@gmail.com helbidean, azaroaren 8ra arte.