Albisteak

 

Innobasquek bultzatzen duen eta Udalak aktiboki parte hartzen duen “Haurren Hirien Sareari” saria eman diote jardunbide egoki gisa, betiere Haurren Adiskide diren Hirien Aitortza egiteko VIII. Edizioaren eta 2018ko Jardunbide Egokien Lehiaketarako XI. Deialdiaren esparruan. Haurren Adiskide diren Hirien Programaren Idazkaritza Iraunkorrak aurreko urriaren 25ean hartutako erabakia izan zen, haurrek eta nerabeek parte hartzeko estrategia berritzaileen eremuan.

Sari hau lortzeak agerian utzi du orain arte egin den lana, betiere Haurraren Eskubideen Konbentzioaren aplikazioa bermatuko duten ekintzak edo programak abiarazteko eta, beraz, ikuspegi berritzaile batetik haurren eta nerabeen ongizatea hobetzen laguntzeko.

Innobasquek berriro ere Udalaren konpromisoa eskertu nahi izan du, bai eta proiektuan parte aktibo izateko ekimena babestu duten talde eta elkarte guztiena ere.