Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Mungialdeko Udal Gaztedi Planaren barruan zenbait prestakuntza ekintza antolatu dira urtean zehar, Mungialdeko gazteen enplegagarritasuna bultzatzeko.

Biltegiko jarduera lagungarriak, praktikak enpresetan eginez (170 orduko prestakuntza eta ordainduko diren 96 orduko lanaldia enpresetan).

Lan merkatuan kokatzeko tailerra, genero ikuspuntua landuz (50 orduko prestakuntza).

Mungialdekoa eta 18 urtetik 30 urtera bitartekoa bazara eta oinarrizko ikasketak badituzu, eman izena Mungialdeko Behargintzan.

Argibide gehiago:
Mungialdeko Behargintza
Gamiz bidea 32 (48100 Mungia)
94 615 62 44
www.mungialdeko-behargintza.com