Albisteak

 

Azaroaren 24an, zapatua, Bizkaiko putxeren X. txapelketa izango da Bakion. Lehiaketa honen antolatzaileak honakoak dira: Anulaciones Sépticas Mungia, La Moderna, Alardone oilategia, moila puntuko tabernak eta Bakioko Udala. Era berean, herriko ia merkatari guztiek hartzen dute parte laguntzaile gisa.

Lehiakideek indaba gorri, porru, tipula, berakatz, piper, txorizo, saiheski, urdai eta odolostez egin beharreko lapikokoak aurkeztu beharko dituzte.

Txapelketan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko dute telefono zenbaki honetara deituta: 666 788 606 (Jon Peli); lapikokoak epaimahaiari aurkeztuko zaizkio 13:15etik 14:00etara bitartean.

Izen-ematea 5,00 eurokoa izango da. Antolatzaileek bazkaltzeko lekuak banatuko dituzte.

Txapelketan sari ugari izango dira, besteak beste:

  • 400 euro + txapela + urrezko putxera.
  • 250 euro + zilarrezko putxera.
  • 150 euro + brontzezko putxera.
  • 100 euro + trofeoa.
  • 5.etik 35.era: trofeoa.

Arratsaldeko 6etan Epaimahaiaren erabakia emango da, eta ezingo da horren kontra egin.

Txapelketa girotzeko, Taberna Ibiltariaren eta txistularien musika izango da egun osoan.