Albisteak

 

Albiste onak... Euskaraldia aurrera doa abiada bizian eta Bakion ere aurrera goaz eten barik!!!

Jada eginda dago Bakioko Euskaraldiaaurkezteko bideoaren 1. zatia; ziur aski zeuotariko askok ikusita izango duzue, sare sozialen bidez zabaldu baita. Dena dela, aurrerago beste bi zati izango dira, baina bideo osoaren aurrerapen gisa hona hemen lehenengoa.

Ikusi bideoa YouTube-n

Hemendik aurrera, Bakioko Euskaraldiaren barruan antolatutako ekintzen berri izango duzue e-mailareneta webgunearen bidez, kasurako ekimenaren txapak noiz banatuko diren, zeintzuk izango diren hasiera eta amaiera ekitaldiak, eta abar.

Bien bitartean, jarraitu izena ematen (https://izenematea.euskaraldia.eus/), alai eta euskaraz egiten eta ingurukoak ere animatzen. Ondo segi!!!