Albisteak

 

Abenduan Bakioko Udalak askotariko zereginak beteko dituzten behargin peoi bi kontratatuko ditu (emakumea edo gizona) hiru hilabeterako.

Kontratazio horiek Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzen 2018ko Programaren barruan bideratuko dira; programa hori Enplegurako Euskal Zerbitzuak, Lanbidek, onartu eta 2018-06-20ko EHAOn argitaratu da.

Programaren helburua da Lanbiden izena emanda dauden langabetuak laneratzeko aukerak bultzatzea eta Mungialdeko langabezia maila apaltzea. Hori dela eta, kontratazioak egiteko orduan, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) kobratzen duten, Bakion erroldaturik dauden eta peoiaren profila betetzen duten langabeek izango dute lehentasuna, betiere kolektibo horiek lan merkatura sartzeko dituzten zailtasunak kontuan hartuz.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko interesa duten pertsonek Lanbiden inskribaturik egon beharko dute enplegu eskatzaile eta peoi gisa.

Beraz, lan aukeraketa honetan esku hartzeko interesa duten guztiek Mungiako Lanbideko edo Behargintzako bulegoetara jo dezakete argibide eske.