Albisteak

 

Kaixo berriro ere!!!

Apurka-apurka Euskaraldiaren azken txanpan sartzen ari gara. Jada ikusgai duzue Bakioko Euskaraldia aurkezteko bideoaren 2. zatia; ziur aski zeuotariko askok ikusita izango duzue, sare sozialen bidez zabaldu baita. Dena dela, aurrerago beste zati bat ere izango da, baina bideo osoaren aurrerapen gisa, hona hemen bigarrena.

Ikusi bideoa YouTube-n

Bestalde, esan nahi dizuegu dagoeneko Euskaraldiaren txapak eskuragarri dituzuela honako leku hauetan:

Goizez

  • Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, 08:00-14:30
  • Txakolingunean, 10:00-14:00
  • Kiroldegian, 10:00-13:00

Arratsaldez

  • Kultur Etxean, 16:30-20:00
  • Kiroldegian, 16:30-21:30

Bien bitartean, jarraitu izena ematen (https://izenematea.euskaraldia.eus/), alai eta euskaraz egiten eta ingurukoak ere animatzen. Ondo segi!!!