Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna izango dela eta, Bakioko Udalak, Marta Txori emakumezkoen elkarteak eta Sare Feministak zenbait ekimen eta jarduera antolatu dituzte, indarkeria sexistaren gaitz sozial honi aurre egiteko, arazoaren gainean kontzientziatzeko eta, aldi berean, gure gizartean izaten diren desberdintasun egoerak agerian jartzeko.

Erantsitako kartelean ikus daitezkeen jarduerez gain (tailerrak, filma, erakusketa, berbaldiak…), hilaren 25ean bortizkeria sexista salatzeko kalejira egingo da eta ondoren parte-hartzaileak Bilboko mobilizazio orokorrera joango dira.