Albisteak

 

Bakioko kiroldegiaren programazioaren barruan, bi kirol jarduera berritzaile eskaintzen dira: Gabonetako “Kirolekuak” eta kirol urtebetetzeak ospatzeko eskaintza.

Kirolekuak Gabonetako eskola oporrak izan bitartean egingo dira abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an goizeko 9etatik eguerdiko 1era bitartean, eta 3tik 12 urtera bitarteko umeei zuzentzen zaizkie, kiroldegiko abonatua izan ez arren. Kirolekuen barruan jarduera ugari eskainiko dira, hala nola era guztietako kirolak, ur jolasak, tailerrak, musika, irteerak, herri kirolak… Guztira 45 euroko kostua izango dute txanda bakoitzeko edo 85 eurokoa, bi txandak egin nahi izanez gero.

Kirol urtebetetzeak

Bestalde, hilabete honetatik aurrera kiroldegian umeen urtebetetzeen kirol ospakizunen programa bat abiaraziko da, honako programa honi jarraituz: p>

Programaren azalpena:

1. Bi programa aukeratu ahalko dira.

  • a) Programa mistoa
  • b) Kirol Gynkhana

a) Programa mistoaren barruan igerilekua sartzen da eta, gainera, honako 3 aukera hauetariko bat aukeratu behar da. Hau da:

  • Igerilekua + Kirol jokoak
  • Igerilekua + Musika jokoak
  • Igerilekua + Kirol kolektiboak

b) Kirol Gynkhana; jarduera honetan 4 atal jorratzen dira. Hau da, jardueran agertzen diren kirol eta joko guztiak egiten dira.

Erreserbatzeko orduan

  • Kiroldegiko abonatu batek erreserbatu beharko du betiere.
  • Gutxienez 10 umeen talde batentzat izango da. Prezioa itxita dago eta, gutxiago etorriz gero, 60 euroko gutxieneko prezioa ordaindu beharko da.
  • 10 baino gehiago etorriz gero, ume bakoitzak kiroldegiko sarrera ordaindu beharko du.
  • Iraupena 1,5 ordukoa izango da.
  • Bariku, zapatu eta domeketan egingo da (jaiegunean eskatu eta kiroldegia zabalik egonez gero, egin ahalko da).
  • 5 urtetik aurrera.

Gutxienez astebete lehenago erreserbatu beharko da, abian jarri ahal izateko.