Albisteak

 

Kaixo berriro ere!!!

Dagoeneko Euskaraldiaren azken txanpan sartu gara. Jada ikusgai duzue Bakioko Euskaraldia aurkezteko bideoaren 3. zatia, aurkezpen honetan egingo den azkena.

Bestalde, Euskaraldiaren txapak agortzen ari dira; beraz; arin ibili. Oraindik eskuragarri dituzue honako leku hauetan:

Ikusi bideoa YouTube-n

Goizez

  • Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, 08:00-14:30
  • Txakolingunean, 10:00-14:00
  • Kiroldegian, 10:00-13:00

Arratsaldez

  • Kultur Etxean, 16:30-20:00
  • Kiroldegian, 16:30-21:30

Bien bitartean, jarraitu izena ematen (https://izenematea.euskaraldia.eus/), alai eta euskaraz egiten eta ingurukoak ere animatzen. Ondo segi!!!