Albisteak

 

Euskaraldia dela eta, Bakioko zenbait elkartek lehiaketa bat antolatu dute herri osoari kanpaina honen berri emateko eta dinamika parte-hartzailea bultzatzeko.

Hala, Euskaraldiko hamaikakoen bideoen lehiaketa prestatu dute, guztion artean bideorik onena aukera dezagun.

Animatu eta parte hartu! Botoa eman ahalko duzue azaroaren 29ra arte (eguena). Mesedez, sakatu beheko botoian edo sartu Euskaraldiaren bannerrean, eta bertan bozkatu.

Abenduaren 2an, irabazlea iragarri eta sariak banatuko dira udal kiroldegian arratsaldeko 6etan, “Frontoia begiz eta hotsez" antzezlana hasi aurretik.

 
    Atxurre Bakio Futbol Taldea
  • Atxurre Bakio Futbol Taldea
    Bakio Kirol Taldea
  • Bakio Kirol Taldea
    Bakio Hedatzen
  • Bakio Hedatzen
    Urkitza Ikastetxeko Ikasleen Guraso Elkartea
  • Urkitza Ikastetxeko Ikasleen Guraso Elkartea