Albisteak

 

Euskaraldiari (2018-11-23tik 2018-12-03ra) ongi etorria egiteko eta Euskararen Egunerako (2018-12-03) bidea prestatzeko, Bakion hainbat jarduera programatu dira.

Orain dela hilabete inguru, zenbait bakiotar bideo laburtxoak grabatzen hasi ziren herri osoari kanpaina honen berri emateko eta jendea Euskaraldian parte hartzera animatzeko helburuaz.

Horrez gain, Bakioko elkarteen arteko hamaikakoen lehiaketa ere antolatu da, Udaleko webgunean hamaikako onenari botoa emanez eta, beraz, sariaren irabazlea aukeratuz. Botoa emateko azken eguna azaroaren 29a izango da.

Gainera, Euskaraldiari hasiera emateko, barikuan, azaroak 23, Akerbeltz taldea izango dugu Zubiaurrealdeko frontoian, gaueko 21:00etan; eta bertan BELARRI PREST edo AHO BIZI txapak jarrita emango diogu hasiera ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko proposatzen den ariketa sozial honi.

Bestalde, Euskararen Eguna ospatzeko ere egitarau anitza prestatu da.

Euskaraldia Bakion

Azaroaren 21etik 29ra Euskaraldiko hamaikakoen bideoetarako botoa ematea

Azaroak 23, barikua

21:00 “Akerbeltz”-en kontzertua frontoian.

Abenduak 2, domeka

18:00 Euskaraldiko bideo lehiaketako sari banaketa. Jarraian, “Frontoia, begiz eta hotsez" antzezlana, Kiroldegiko frontoian, Alaitasunaren laguntzaz

Abenduak 3, astelehena, Euskararen Nazioarteko Eguna

10:00 Surfari buruzko berbaldia, umeei zuzenduta, Kultur Etxean.

17:30 Ipuin Kontaketa musikatua, ume eta gurasoei zuzenduta, Kultur Etxean.

19:00 "Bakio: euskararen bilakaera eta herriaren garapena” berbaldia, Anartz Ormatzaren eskutik, Kultur Etxean.

Ipuin Lehiaketako lanak aurkezteko azken eguna.