Albisteak

 

Kaixo berriro ere!!!

Euskaraldiaren azken txanpan sartu gara bete-betean. Jada ikusgai duzue Bakioko Euskaraldia aurkezteko bideoaren 4. zatia, oraingoan, aurkezpen honetan egingo den azkena.

Bideoa YouTube-n

Bestalde, Euskaraldiaren Ahobizien txapak agortu dira, baina oraindik ere Belarriprest batzuk ditugu; beraz; arin ibili. Eskuragarri dituzue honako leku hauetan:

Goizez

Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, 08:00-14:30
Txakolingunean, 10:00-14:00
Kiroldegian, 10:00-13:00

Arratsaldez

Kultur Etxean, 16:30-20:00
Kiroldegian, 16:30-21:30

Bien bitartean, jarraitu izena ematen (https://izenematea.euskaraldia.eus/), alai eta euskaraz egiten eta ingurukoak ere animatzen, Euskaraldiaren egunik garrantzitsuena hamabigarrena izango baita. Ondo segi!!!