Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Datorren abenduaren 1ean, zapatuan, Bakioko "Motor-Show" lasterketa ibilgailuen 6. kirol proba izango da Bentako aparkalekuan. Ekitaldia Motor Sport Elkarteak antolatu du.

Egitaraua honako hauxe da:

  • 8:30-9:45, ibilgailuei harrera eta beharrezko egiaztapenak egingo zaizkie. Ibilgailu guztiak zirkuitu barruan ikusgai egongo dira egiaztapenak amaitu arte.
  • 10:00, Briefing-a (Berbaldia pilotuekin).
  • 10:30, Lehenengo parte-hartzaileak irtengo dira.
  • Sariak show-a amaitu ostean emango dira.