Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Aurten ere Gabonak hurreratzean, edade guztiei zuzendutako Gabonetako Postalen Lehiaketa antolatzen da. Hala, antolatzaileek (Kultur Etxea eta Marta Txori elkartea) lehiaketa lau mailatan sailkatzeko erabakia hartu dute:

  • 5 urtera arte
  • 6-11 urte
  • 12-17 urte
  • 18 urtetik aurrera

Postalak originalak izango dira eta edozein teknika erabili ahalko da. Formatua ezingo da DIN A4-tik gorakoa izan.

Lanak aurkezteko azkeneko eguna abenduaren 12an izango da (eguaztena), Kultur Etxean; eta abenduaren 14tik aurrera ikusgai izango dira Kultur Etxean.

Sariak Olentzero eta Maridomingiren egunean banatuko dira.